Urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko herritarren argazkia aterako da etzi

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 21a, 11:26
Bi aste eskas falta dira Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta eragile sozial ugarik deitu duten greba orokorrerako. Azpeitian ere asteak dira Greba Batzordea osatu eta martxan jarri zenetik, eta besteak beste, osatuta dituzte greba eguneko egitaraua eta nondik norakoak. Azken egunetan, gainera, eremu ezberdinetatik bat egin dute hainbat herritarrek greba orokorrarekin.\ \ Babes hori antolatzen eta indartzen jarraitzeko, herritarren argazkia aterako dugu, ostegun honetan, 19:00etan, Berdura plazan. Grebarekin bat egiten duzuen herritar guztiak gorbidatu nahi zaiztuztegu argazki horretara.