COVID-19 gaitzari aurre egiten

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gorka Azkune | Gizartea
2020ko mai. 22a, 16:53

Gorka Azkune EHUko Informatika fakultateko ikerlari eta irakasleak honako artikulu hau idatzi du Berria egunkariaren Argi Aldian atalerako.

Martxoan idatzi nuen zutabea konfinamenduaren lehen egunekin batera iritsi zen. Orduan kontatu nizuen COVID-19 gaixotasunaren aurka hainbat ekimen zeudela martxan komunitate zientifikoan. Horietako bat Kaggle plataforman antolatu zen, AEBetako Etxe Zuriko Zientzia eta Teknologiaren Bulegoa, AEBetako Osasunerako Institutuak, Chan Zuckerberg Initiative eta Microsoft atzean zituela, besteak beste. Izen eta garrantzia handiko antolatzaileak.

COVID-19 gaixotasuna SARS-CoV-2 birusak sortzen du, koronabirusen familiakoak. Aspaldi ezagutzen dira familia horretako birusak eta euren eraginak. Ondorioz, artikulu zientifiko pila bat topa daitezke eurei buruz. Kaggle-ko lehiaketa honetan, esaterako, 60.000 artikulu zientifiko zeuden eskuragarri. Kuriositate moduan, horietatik seiren bat, hots, 10.000, 2020. urtean argitaratuak izan dira!

Pentsa dezakezuen bezala, sendagile eta ikerlarientzat oso zaila da hainbeste informazio atzitzea. Koronabirusei buruz informazio eskerga aurki daiteke, eta aditu batek galdera bat duenean, 60.000 artikulu horietan begiratu beharko du erantzuna topatzeko. Ez dirudi lan erraza, ezta? Horregatik, lehiaketa honetan adituek izan ditzaketen galderak automatikoki erantzuteko sistemak garatzeko eskatzen zen. Martxoan esan nizuen bezala, HiTZ zentroko Ixa taldeko hainbat ikerlarik parte hartzea erabaki zuten orduan. Bada, lehiaketaren kategoria batean irabazle suertatu dira. Jon Ander Campos, Arantxa Otegi, Aitor Soroa eta Eneko Agirre dira. Lortu dutena ez da makala!

Jarraitu Azkuneren artikulua irakurtzen Berria.eus-en.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu