Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, muralak egin dituzte ludoteketan

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2019ko aza. 20a, 12:19

Gaur, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat haurrek muralak margotu zituzten atzo arratsaldean Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan. Mural horiek Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazako eta plaza nagusiko kioskoetan daude ikusgai.