'Sare sozialak: erabilera egokia' hitzaldia, asteartean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko aza. 28a, 09:40
Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek, bi herrietako udaletako Gazteria sailek eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean egindako proiektuaren baitan, Interneten eta sare sozialen inguruko bina hitzaldi antolatu dira bi herrietan. Azpeitian egingo den bigarren eta azken hitzaldia bihar asteartea, azaroaren 29an, izango da, 19:00etan Sanagustin kulturgunean.\ \ Hitzaldian, Mikel Agirre Ementic Zentroko kideak sare sozialen erabilera egokien inguruan hitz egingo du. Hitzaldia, bereziki, guraso eta nerabeek sare sozialen erabilerarekin aurkitzen dituzten egoera praktikoetara bideratuko da. Herritar oro gonbidatuta dago parte hartzera.