Gazteria saileko zerbitzuek ekin diote ikasturte berriari

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2015ko ira. 14a, 17:59
Gazteria saileko zerbitzuek -ludotekek, gaztelekuak zein Gazte Informazio Bulegoak- aste honetan ekin diote ikasturte berriari.\ \ Ludotekako erabiltzaile izateko izen-ematea aste honetan izango da, irailaren 14tik 17ra, 15:00etatik 20:00etara, Txiki Txokon zein Iturritxikin. Haurrek zein gurasoek aukera izango dute bertan zerbitzuen funtzionamendua, zerbitzua bera eta hezitzaileak ezagutzeko. 5-12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko zerbitzua ematen dute bi ludotekek.\ \ Gaztelekua, aldiz, 13-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduriko zerbitzua da, eta irailaren 14tik 24ra ate ireki egunak egingo dituzte Izarraitz frontoiko lokaletan, 17:00etatik 20:00etara, arratsaldea adinaren arabera zatituz: 17:00etatik 18:30era DBH1eko ikasleak, eta 18:30etik 20:00etara gainontzekoak. Nerabeei zuzendu arren, guraso zein herritar orori zabalduta dago zerbitzuen ezagutza.\ \ Gazte Informazio Bulegoak, bere aldetik, ohiko ordutegiarekin ekin dio ikasturteari: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00 - 13:00 / 16:30 - 20:00; astearte eta ostegunetan, 16:30 - 20:00.\ \ Ohar honen bitartez, herritarrak animatu nahi ditugu zerbitzuak ezagutu eta erabiltzaile izatera.\