Haur eta gazteen parte-hartzea sustatzeko tekniken inguruko ikastaroa izango da otsailearen 28an

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2015ko ots. 18a, 11:55
'Haur eta gazteen parte-hartzea sustatzeko teknikak' izeneko ikastaroa antolatu du Gazteria Saiak otsailaren 28rako, zapatua. \ \ Urtxintxa Asialdi eta Suspertze Soziokulturalerako Eskolako lagunek dinamizatuko duten ikastaro honetan, haur eta gazteen parte-hartzea sustatzeko baliabideak ezagutu eta horiek erabiltzen trebatuko gara.\ \ Ikastaroa, otsailaren 28an izango da, 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara, Gaztelekuan. 20 euro kostatuko da (15 euro gazte txartel, ikasle edota langabetu txartelarekin).\ \ Ikastaroak plaza mugatuak izango dituenez, aurrez izena eman behar da Gazte Informazio Bulegoan (gib@azpeitia.eus edo 943 157160 telefonora deituz). Izena emateko azken eguna otsailaren 26a, osteguna, izango da.