Boteprontoan

"Gol en el campo...

Erabiltzailearen aurpegia Felipe Murillo 2021ko eka. 8a, 08:20

Felipe Murillok 2021eko maiatzeko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Paz en la tierra" zioen La Pollaren kantak, eta egunotan, ez dakit denok futbolzale bihurtu garen edo zerbait ospatzeko edozein aitzakia zaigun zilegi. Gauza da pasio horrek defentsak baxu nituela harrapatu nauela, eta hori, "pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori" esaldia tatuatuko nukeela hain luzea izan ez balitz.

Pasiozale naiz. Eta bai, Errege Kopako finalaren inguruan mugitu denaz ari naiz. Kontua ez da ez dudala erreakzioa ulertzen. Kontua da moduak nekatzen nauela, hegemonikotik egiten diren ohiko irakurketekin gertatzen zaidan moduan. Futbola erdigune bihurtzen da askotan, eta bere zilborrari so jartzen da begira diezaioten. Bere izenean justifikatzen ditugu bestela barkatuko ez genituzkeen hainbat jarrera eta ekintza. Bestela ezin uler nezake nola iristen diren autobus sinbolikoak udalen zein eskolen gerizpean, nola pandemiaren aurrean hartutako edozein neurri apurtzea balizko zaigun, nola zabaldu den partida horren garaipenarekin Gipuzkoa osoak irabazi dugula, beste errealitaterik ez balego moduan.

Kontu! Ez naiz futbolaren negazionista bat, baina beste gabezia batzuen txerto bilakatu ez ote zaigun teorizatzen nabil egunotan.