Euskaraldiko abestiaren koreografia sortu dute Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2022ko aza. 28a, 13:52

Aurtengo Euskaraldiko abestiarekin honako dantza hau sortu dute Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek.

Azpeitiko ikastetxeetako ikasleek koreografia osatu dute Euskaraldiaren abestiarekin. Euskaraldia hasi aurretik, maila guztietako ikasleak elkarlanean aritu ziren dantzaren pausoak osatzeko asmoz. Lanordu asko eta gero, hauxa da sortu dutenaren emaitza. Azpeitiko Euskaraldiak eskerrak eman nahi dizkie herriko ikastetxeei eta haurrei, baita modu batera edo bestera egitasmoan parte hartu duten herritarrei ere.