Euskaraldia 2020

Euskaraldiak bertso sariketa antolatu du azpeitiarrontzat

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2020ko aza. 13a, 08:25
(Danbolin)

Euskaraldia izango da gaia, sariketa idatziz egingo da eta bi mailatan banatuko da: 17 urte arteko gazteentzat aurrena, eta hortik gorakoentzat bigarrena. Bertsoak bidaltzeko epea hilaren 22an amaituko da. Erniarraitzeko kideek osatuko dute epaimahaia eta hilaren 28an izango da sari banaketa. 100 euroko bonu bana jasoko dute irabazleek, Bertanen dendetan gastatzeko.

Euskaraldiaren bigarren edizioko ariketari hasiera emateko astebete falta zaigun honetan, Azpeitiko Euskaraldiaren batzordeak jakinarazi nahi du bertso sariketa antolatu duela, Erniarraitz bertsozale elkartearen babesarekin. Sariketa idatziz egingo da, eta bi mailatan banatuko da: 17 urte arteko gazteentzat aurrena, eta hortik gorakoentzat bigarrena. Azpeitiar orok har dezake parte.

Bi kasuetan, parte-hartzaileek bina bertso egin beharko dituzte, eta gaia Euskaraldia izango da. Lanak azpeitia@euskaraldia.eus helbidera bidali behar dira, eta izen-abizenak, adina eta telefonoa zehaztu beharko dira. Bertsoak bidaltzeko epea hilaren 22an amaituko da. Erniarraitzeko kideek osatuko dute epaimahaia, eta, behin irabazleak aukeratu eta gero, azaroaren 28an egingo da sari banaketa herriko udaletxean. 100 euroko bonu bana jasoko dute irabazleek, Bertanen dendetan gastatzeko.