Euskaraldia

Hiromi Yoshidaren Tokioko ikasleek ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko aza. 27a, 18:49

Japoniara ere iritsi da Euskaraldiaren olatua. Tokioko Waseda unibertsitatean euskara ikasten ari den ikasle talde batek bideo hau grabatu du beren atxikimendua adierazteko. Hiromi Yoshida japoniar hizkuntzalari azpeitiartuaren ikasleak dira bideoan Euskaraldiaren kartelarekin eta txapak soinean dituztela azalpenak euskaraz ematen ageri direnak.