Euskara Patronatuan jaso daitezke Euskaraldiko txapak gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | Euskara
2018ko aza. 26a, 11:30

Lau egun pasatu dira Euskaraldia ariketa sozialari hasiera eman genionetik. Herritarren babesa sentitu dugu azken egunetan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu 11 egunotan ahobizi eta belarriprest izateko konpromisoa hartu duten guztiei.

Pasa den astean, izena emateko eta txapak jasotzeko mahaiak jarri genituen, astelehenetik larunbatera. Gaurtik aurrera, ordea, txapa hartzeko Euskara Patronatura joan beharko da, Udal Euskaltegia dagoen eraikinera (Perdillegi kalea, 1, Juan Antxieta musika eskolaren azpian). Horrez gain, bihar artean, asteartea, duzue izena emateko aukera, izenematea.euskaraldia.eus webgunean. Bihar epea itxiko da.

Izena eman ez duzuen herritarrak horretara animatzen zaituztegu, oraindik asko dugulako bizitzeko abenduaren 3a bitartean, baita handik aurrera ere.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu