Euskaraldia

Gaur eta bihar ere izango da Euskaraldiko txapak jasotzeko eta izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko aza. 23a, 11:47
Herritarrak ilaran, atzo, Euskaraldiko txapak jasotzeko.

Gaur 17:00etatik 18:30era eta bihar 12:00etatik 14:00etara jarriko ditugu mahaiak, plazan. Gaur, gainera, Euskaraldiaren hasierako ekitalditxoa egingo dugu, 18:45ean hasita.

Euskaraldia hasi da eta ehundaka azpeitiar atera dira gaur kalera ahobizi eta belarriprest txapak soinean dituztela, 11 egunez ahal den guztietan eta guztiekin euskaraz egiteko prest.

Ehundaka izan dira, halaber, astean zehar beren txapak jasotzera edota izena ematera pasatu direnak. Berez, astelehenetik atzo artekoa zen epea; baina Eukaraldian izena eman duten guztiek txapa jasotzerik ez dutela izan eta izen-ematea bera luzatu egin dutela kontuan hartuta, gaur eta bihar ere mahaia jarriko da txapak banatzeko eta izen-emateak jasotzeko. Aurreko egunetan ez bezala, plazan jarriko dugu mahaia, gaur 17:00etatik 18:30era eta bihar 12:00etatik 14:00etara.

Hasiera ekitaldia

Gaur, bestalde, Euskaraldiaren hasiera ospatzeko ekitalditxoa ere izango dugu, 18:45ean plazan hasita eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek girotuta.