Euskaraldia

Euskaraldiko hasiera ekitaldia egingo dugu ostiralean, Musika Eskolarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko aza. 21a, 10:50

18:45ean, 11 itxafero botako dituzte herriko plazan, eta ondoren kalejira egingo dute Alde Zaharrean. Dagoeneko 2.000 lagun gaude Euskaraldian izena emanda, eta oraindik horretarako aukera dago. Txapak gaur eta bihar ere banatuko dituzte Azoka Plazan, 18:30etik 20:00etara bitartean.

Musikalean ekintzarekin emango diogu hasiera Euskaraldiari ostiralean, hilaren 23an. 18:45ean, 11 itxafero botako ditugu herriko plazan. Azpeitian izena eman duten lagunak zenbatuko ditugu eta 11 egunetarako hainbat gogorarazpen egingo ditugu. Ondoren, Musika Eskolako ikasleek Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte, Musikalean egitasmoarekin. Euskal kantak izango dira ardatz. Herritar guztiak animatu nahi ditugu 18:45ean herriko plazara joatera, eta ondoren musikaz eta kaleaz gozatzera.

Txapak jaso daitezke gaur eta bihar

Euskaraldia bor-bor dago Azpeitian. Dagoeneko 2.000 lagun gaude izena emanda, eta oraindik horretarako aukera dago. Horrez gain, gaur eta bihar, asteazkenean eta ostegunean, herritarrek txapak jasotzeko aukera izango dute, 18:30etik 20:00etara, Azoka Plazan. Txapak jasotzeko gunean bertan ere egongo da izena emateko aukera. Bestela, izenematea.euskaraldia.eus webgunean ere eman daiteke izena.