Euskaraldia

Euskaldiarekin bat egin dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko aza. 20a, 10:02

Ostiralean hasiko da Euskaraldia ariketa soziala Euskal Herri osoan. Azpeitian, dagoeneko 1.500 herritarrek baino gehiagok eman dute izena, baina oraindik bada horretarako aukera izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bidez. Izena eman dutenak ez ezik, asko dira Euskaraldiarekin bat egin dutela adierazi duten herriko taldeak nahiz eragileak, eta horren adierazle dira Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bidalitako irudiak; izan ere, irakasleek ez ezik ikasleek ere egin dute bat Euskaraldiarekin.