Ilunpe pilota elkarteko kideek bat egin dute Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 13a, 09:56
Ilunpe pilota elkarteak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Bertako entrenatzaileek konpromisoa hartu dute jokalariekin dituzten harremanetan Ahobizi rola hartzeko, eta haur zein gaztetxoei euskara erabiltzearen garrantzia nabarmentzeko. \ \ Izena eman daiteke\ \ Zuk ere Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunearen bitartez edo horretarako jarritako mahaietan. Esaterako, Iraurgi Ikastetxeko Jose Artetxeko eraikinean (Betharram zena) egongo dira, gaur eta bihar, 16:30etik aurrera.\ \ Girotze saioak eta txapen banaketa\ \ Euskaraldiko lehen girotze saioa egingo dugu gaur, asteartea, 19:00etatik 20:00etara, Sindikatu Zaharrean. Girotze saioak Azpeitiko Ahobizientzat eta Belarriprestentzat dira. Saio horietan azalduko dugu, oso arin eta modu praktikoan, zer konpromiso hartzen ditugun rol horiek hautatzean, eta zer egoera tokatuko zaizkigun. Horrez gain, egoera horietan eroso sentitzeko aholkuak emango ditugu eta gure iritziak konpartituko ditugu.\ \ Herritar guztiak animatu nahi ditugu tailer horietan parte hartzera, aberasgarria izango delako denontzat. Eskertuko genuke, bertaratzeko asmoa dutenek mezu bat bidaltzea helbide honetara: azpeitia@euskaraldia.eus.\ \ Datorren asteko asteazkenean ere, hilaren 21ean, girotze saioa egingo dugu, 19:00etatik 20:00etara, Sindikatu Zaharrean. Tailer bera emango dugu bi egunetan, baina saio bat baino gehiago eskaini nahi izan ditugu, herritarrek aukera izan dezaten beraien egutegira moldatzeko.\ \ Beraz, hauek dira datak: \ \ Gaur, asteartea: 19:00-20:00. Sindikatu Zaharrean.\ Azaroak 21, asteazkena: 19:00-20:00. Sindikatu Zaharrean.\ \ Girotze saioetara joaten direnek aukera izango dute Euskaraldiko txapa bertan jasotzeko. Gainontzekoentzat, datorren astean, astelehenetik ostegunera, egunero, Azoka Plazan izango da aukera txapak jasotzeko, 18:30etik 20:00etara.