Euskaraldia

Izarraitz Lanbide Heziketa ere Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko urr. 16a, 17:01

Herritar ugari ari da asteotan Euskaraldia egitasmoarekin bat egiten eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean izena ematen –oraindik zabalik da izen-ematea–. Horren erakusle da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek Euskaraldiari bultzada emateko atera duten argazkia; tartean dira hainbat azpeitiar. Irudian, ikasle eta irakasle ugari ikastetxearen atarian.