Zuk ere egin dezakezu ekarpena Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian | Euskara | Lotura
2018-09-13 14:03

Euskaraldiko izen-ematea datorren ostegunean, hilak 20, hasiko da. Orduan abiatuko da Euskaraldira eramango gaituen atzera kontaketa. Izan ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dugu ariketa sozial hori Euskal Herri osoan. Helburua da euskararen erabilera areagotzea, gure herrian zein Euskal Herriko txoko guztietan.

Azpeitian, lanean ari da Euskaraldiko batzordea, eta aurreikusten du abenduaren 3a bitartean hamaika lan izango direla herrian, hamaika egun horiek borobilak izan daitezen. Hori dela-eta, herritarrei eskatu nahi diegu modu iraunkorrean ez bada ere, ekintza zehatzetan laguntzeko izena emateko. Bakoitzak beretik eginda, bultzada bat emango diogu euskararen olatuari.

Batzordetik hainbat lan proposatzen diren arren, edozein ideia ondo etorriko da. Honakoetan lagun dezakezu:

Izen-emate mahaian txandaren bat eginda.
Komunikazio taldean parte hartuta.
Formazio saioak ematen lagunduta.
Eragileei azalpenak ematen lagunduta.
Bestelako proposamenak eginda.

Jakina, batzordean parte hartu nahi duen edonork ateak zabalik ditu horretarako. Beraz, zerbaitetan laguntzeko prest bazaude, izena eman dezakezu azpeitia@euskaraldia.eus helbidera mezua bidalita.

Oraindik euskaraldia zer den ez baduzu oso garbi, honakoa da labur eta bizi azaltzen duen bideo tutoriala.

Batu egingo gaitu!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa