Iñaki Bastida: "Kimika gara, eta egiten dugun guztiak ehuneko ehunean du lotura kimikarekin"

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Bastida. (Haizea Egiguren)

Kimikaria da Iñaki Bastida, eta 2020ko urtarrileko Uztarria aldizkarian berari egokitu zaio Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

Zerk erakarri zintuen kimikaren esparrura?

Mundu ezezagun bat ezagutzeko grinak.

Gure egunerokoan, kimikak ba al du eraginik?

Erabatekoa. Gu kimika gara, eta egiten dugun guztiak ehuneko ehunean du lotura kimikarekin.

Zure bilakaera erotikoa kimikoki azaldu beharko bazenu, nolakoa litzateke?

Hidrogenoa bezala, ikusten ez den gas bat, baina txispa batekin lehertu egiten dena.

Pertsonen artean kimika dagoela esan izan da. Zer esan nahi du horrek zuretzat?

Elkarren arteko substantzia batzuk, feromonak adibidez, dantzan jartzea.

Eszitazioa. Nola esplika daiteke hori kimikari lotuta?

Normalean lasai dauden molekulak aztoratu egin direla.

Mundu erotikoan zer ikertzea gustatuko litzaizuke?

Denok ondo pasatzeko beharrezkoak diren osagaien identifikazioa.

Klitoriari buruz oraintsu arte ez da ikerketarik egin. Zer ondorio atera ditzakezu?

Zoritxarrez, eremu honetan ere gizona dago erdigunean, eta gizonok gizonontzat ikertzen dugu. Aldaketa, astiro doan arren, aurrera doa.

Maitasun kontuetan emaitza onak lortzeko gomendiorik?

Errespetua eta komunikazio ona.

Laboratorioek zergatik ematen dute morboa?

Ezjakintasuna eta irudimenagatik.

Iñakiren alde bihurria ateratzeko formulak zer osagai ditu?

Konpainia eta umore ona.

Bizitza erotikoa hobetzeko urte berrirako erronka bat?

Gauza berriak ikertzen jarraitzea eta praktikan jartzea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide