Ane Arenas: "Hezitzaileok erantzunak ematen baino galderak egiten jakin behar dugu"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Erotikan Plax! | Gizartea
2019ko abe. 26a, 11:29

Azpeitiko Gaztelekuko hezitzailea da Ane Arenas, eta hari egokitu zaio 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

Ane Arenas. (Haizea Egiguren)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Nola ikusten dituzu nerabeak sexualitatearen eremuan?

Jakiteko gogoz eta gaiari buruz hitz egiteko desiratzen.

Zer daukagu beraiengandik ikasteko?

Ez dagoela denentzat balio duen erantzunik. Hezitzaileok erantzunak ematen baino galderak egiten jakin behar dugu.

Zein da gaiarekin lotuta dituzten zalantzen artetik egiten duten ohiko galderetako bat?

Denborarekin lotutakoak: 'Zuk noiz egin zenuen lehen aldiz?'... Galdera hori denbora neurtzeko modu bat da beraientzat, eta horregatik ez diet erantzuten. Denbora norberarena da.

Hezitzaile gisa, zer hobetu nahiko zenuke sexu hezkuntzan?

Norbere gorputzarekin harremanak hobetzeko bideak. Horrela, besteak ulertzeko eta maitatzeko bideak erraztuko genituzke.

Maitasun erromantiko globalizatuaren burbuilan, erraz aurkitzen al dute gaztetxoek beren lekua?

Globalizatzeak hori du; batzuei balio die, eta beste askori, ez.

Askotan entzuten da gaztetxoek erotizatuko dutela gure lurraldea. Zer uste duzu?

Guztion ardura dela esango nuke: bakoitzak bere garaitik eta bizipenetik egin behar du ekarpena. Hori litzateke benetan aberatsa.

Arreta eskatzen du hezitzaile izateak. Zure bizitza erotikoan zertan jartzen duzu arreta?

Detaile txikiak zaintzean, irudimenean nahiz originaltasunean.

Norbaiten azala laztantzeko udazkeneko elementurik bai?

Mota ezberdinetako hosto lehorrak.

Orgasmo bat izan duzunaren itxurarik egin al duzu inoiz?

Nahiago izan dut behar dudana eskatzea.

Zerk pizten dizkizu zentzumenak?

Jolasak.

Abendu hotzerako kanta berorik?

Janis Joplinen Summertime.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu