Angel Mari Oiarzabal: "Dantza eta plazera binaka ezkontzen dira egokien"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! 2016ko abe. 28a, 11:41
Angel Mari Oiarzabal.

Aretoko dantza irakasle Angel Mari Oiarzabali egokitu zaio abenduko Uztarria aldizkariko Erotikan Plax! ataleko sexu-galderei erantzutea. 

Zer da Angelentzako dantza?

Hasieran hobbya, gero pasioa, eta orain plazera eta lanbidea.

Zer da gehien gustatzen zaizuna zure lanbidetik?

Gustuko dudan gauza batetik bizimodua ateratzea.

Zer onura izan ditzake dantza egiteak?

Fisikoa, mentala eta soziala.

Dantza seduzio jolas bat dela esango zenuke? Zergatik?

Izan daiteke. Atmosfera berezia sortzen du musikak, gertutasunak...

Dantza eta plazera nola ezkontzen dira egokien; banaka, binaka, hirunaka, taldeka?

Binaka.

Erritmoa, mugimendua, abiadura... dantzan ere garrantzitsuak dira? Zer gehiago behar da?

Noski. Erraz ibiltzea, gorputzarekin adieraztea...

Normalean, dantzari ona maitale ona omen da... Zer dio Angelek?

Ez doaz lotuta.

Gizartean dantzak merezi duen tokia duela esango zenuke? Ongi ikusia dago?

Orain gehiago.

Ezagutzen ditugu hainbat mutil, gustura etorriko liratekeenak dantza saioetara. Zergatik kostatzen da hainbeste?

Oraindik jendeak dantza femeninotzat duelako.

Janari goxo bat? 

Ahizko pastela.

Usain bat?

Belar moztu berriarena eta bustiarena.

Abesti sentsual bat?

Ana Gabrielen Eres todo en mi.

Urrestillako txoko erotiko bat?

Eliz azpia, zimetarioa.