Ernaik eginiko Pow eta Gotzonen murala erasotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2022ko eka. 11a, 18:18

Atzo gauean, berriki espetxetik atera den Josu Urbieta Pow eta egun kartzelan jarraitzen duen eta gure herrikide den Gotzon Aranbururen murala margotu zuten. Haien aurpegiak Espainiako banderaren koloreekin estali zituzten.

Beste behin, euskal preso politikoekiko elkartasuna oztopatzeko saiakera argi baten aurrean gaude.
 
Atzo gertatutakoa ez da kasu isolatu bat, inpunitate osoz urtez urte euskal presoen senide, lagun eta burkideok gure babesa eta elkartasuna ematea oztopatu eta galarazteko hainbat eraso sistematiko jasan behar izan ditugu. Baina gure elkartasunak eta maitasunak ez dute mugarik.
 
Gure herri izaera ukatu eta errespetatzen ez duen espainiar faxisten erasoen aurrean ez gara kikilduko. Jakitun gara azken boladan faxismoak eta eskuin muturraren gorakadaz, baina herri honetan gisa honetako ekintzek ez dute lekurik.
 
Ekintza honek ez du Gotzon eta beste euskal preso, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna mugatuko, kontrakoa baizik.
 
Horregatik, Azpeitiko Ernaitik gertakari hau, eta EPPK kolektiboaren aurka egiten diren eraso guztiak salatzen ditugu. Argi dugulako, guk bide horretan jarraituko dugula preso iheslari eta deportatu guztiak etxean izan arte! Maite zaituztegu! Etxean nahi ditugulako!
 
Azpeitiko gazteok zuekin! 
Gora EPPK!
Gotzon etxera!