Pow eta Gotzon presoei elkartasuna adierazteko egitasmoa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Ernai | Politika
2020ko api. 8a, 11:22

Alarma egoera hau pairatzen ari garen honetan, bakoitza bere etxean egon behar garen honetan (etxea dugunon kasuan), ezin ahaztu beraien etxeetatik milaka kilometrotara ditugun preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak, eta gure herriaren kasuan, gure herritarrak diren Pow eta Gotzon preso politikoak.

Egoera honetan, beraiek egunerokotasunean jasaten duten isolamenduaz gain, kanpotik jasotzen duten informazio iturria debekatu diete, beraien senitartekoekin egoteko une bakarrak kendu dizkiete, beraiek ikusteko, ukitzeko, usaintzeko eta sentitzeko momentuak kendu dizkiete. Egia da, dei bidez komunikatzeko modua dutela, baina hori ez da nahikoa, ezta inondik ere.

Horregatik, bakarrik ez daudela ikusarazteko eta sentiarazteko, elkartasun ekintza bat jarri nahi dugu martxan. Asteartean, apirilaren 7an, Instagrameko gure kontuan elkartasun challenge bat abiatuko da. Egitasmo horrez gain, herritar bakoitzak modu pertsonalean edo kolektiboan beste ekarpen mota batzuk egin ditzake mezu, argazki, bertso, poesia, testu, kantu eta abarren bidez. Helburua Pow eta Gotzon herritarrei gure elkartasuna adieraztea izango da. Horrela, egitasmo horietan lortutako ekarpenak bildu, horiekin bideo bat sortu eta senideen bidez presoen eskuetara iritsaraziko dugu gure elkartasun uholdea.

Hori guztia esanik, Azpeitiko herritar guztiei dei egiten diegu, izan, gazte, heldu, haur edota zahar, elkartasun egitasmo honetan parte hartzera, Pow eta Gotzon ez daudela bakarrik lau haizetara zabalduz. Horretarako, zuen ekarpenak 'ernaiabe@gmail.com'; helbidera, @azpeitikoernai sare sozialetara edo 688 69 05 38 telefonora bidal ditzakezue.

Guztion indarraz Pow eta Gotzon etxera!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu