Elkar-ekinek apustu etxeen kontra deitutako elkarretaratzera joateko deia egin du Azpeitiko Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2018ko uzt. 20a, 15:22
Apustu etxerik ez Azpeitian.\ \ Gazteok ere ez dugu apustu etxerik nahi gure herrian! Kapitala erdigunean dagoen gizarte eredu honetan lan prekarioetara kondenatu gaituzte. Besteen poltsikoak betetzeko lan egin ondoren, apustu etxeak bezalakoekin arazo ekonomikoetatik ihes egin daiteken amets antzuak saltzera datoz. Aberastasunaren estalkiaren pean, ordea, pobrezia gehiago besterik ez dakarki horrek. Horretaz gain, mota honetako jarduerek menpekotasun psikologiko eta ludopatia gehitu eta normalizatzea baino ez dakarte, eta aldi berean herriko harreman ehunak pozoitzea. Gazteok argi dugu diruz aberastea ez dela gure ametsa. Guztiok gure bizitza garatzeko baliabide nahikoak ditugu, inor inoren gainetik ez dagoen eta elkartasuna oinarri duen bestelako herri eredu bat sortzea nahi dugu, eta antolakuntza da gure tresna. Beraz, Elkar-ekin taldeak hilaren 26rako deitu duen elkarretaratzean parte hartzera animatu nahi zaituztegu!