Gazte Akelarrerako sarrerak igandera arte egongo dira eskuragarri Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2018ko mar. 23a, 17:12

Igandean itxiko da Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen Gazte Akelarrerako sarrerak Orkatzen erosteko epea. Sarreren prezioa egunen araberakoa da. Martxoaren 30ean, ostirala, joan nahi duten pertsonek 12 euro ordaindu beharko dute sarrera. Zapatuan joan nahi dutenek, aldiz, 18 euro. Gazte Akelarreko hiru eguneko bono orokorra 30 euro ordaindu behar da.

Aurten martxoaren 30tik apirilaren 1era egingo dute topagunea Oiartzunen, Sorginkerian dugu independentzia lelopean. Gazte Akelarrean hizpide izango dituzte, besteak beste, feminismoa, memoria historikoa, internazionalismoa, klase borroka, ekonomia sozial eraldatzailea, amalurraren defentsa eta euskara. Hiru ataletan banatu dituzte egitarauko lehen zertzeladak: lurra, gorputza(k) eta sua. Denetariko ekintzak eskainiko dituzte bertaratzen diren lagunentzat, hala nola solasaldiak, tailerrak, dokumentalen proiekzioak eta kontzertuak: Glaukoma, Arkada Social, Anita Parker, La Basu... 

Azpeitiko Ernaik dei egin die herriko gazteei Gazte Akelarrera anima daitezen.