Eskuragarri daude Gazte Akelarrerako sarrerak Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2018ko ots. 20a, 12:15

Dagoeneko eros daitezke Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatutako Gazte Akelarrerako sarrerak Orkatz tabernan. Aurten martxoaren 30tik apirilaren 1era egingo dute topagunea Oiartzunen, Sorginkerian dugu independentzia lelopean. Gazte Akelarrean hizpide izango dituzte, besteak beste, feminismoa, memoria historikoa, internazionalismoa, klase borroka, ekonomia sozial eraldatzailea, amalurraren defentsa eta euskara. Hiru ataletan banatu dituzte egitarauko lehen zertzeladak: lurra, gorputza(k) eta sua. Denetariko ekintzak eskainiko dituzte bertaratzen diren lagunentzat, hala nola solasaldiak, tailerrak, dokumentalen proiekzioak eta kontzertuak.

Sarreren prezioa egunen araberakoa da. Martxoaren 30ean, ostirala, joan nahi duten pertsonek 12 euro ordaindu beharko dute sarrerak. Zapatuan joan nahi dutenek, aldiz, 18 euro. Gazte Akelarreko hiru eguneko bono orokorra 30 euro ordaindu behar da, baina hamar laguneko taldeetan erosiz gero, 28 euro ordaindu beharko da pertsonako. 

Azpeitiko Ernaik dei egin die herriko gazteei Gazte Akelarrera anima daitezen.