Eskerrik asko denoi!

Erabiltzailearen aurpegia Eneko herrian 2019ko ira. 18a, 13:41

11/13 sumarioko epaiketa dela eta, 47ak Herrian dinamikaren barruan eta Eneko herrian lelopean, Enekoren inguruko lagunok eta senideok talde bat osatu genuen Azpeitian, hainbat elkartasun ekimen sortzeko. Astelehen goizean amaitu zen epaiketa, eta gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, antolatu ditugun elkartasun ekintzetan parte hartzeagatik eta horiek aurrera ateratzen laguntzeagatik: argazki erraldoia, bideorako Eneko herrian argazkiekin ateratako argazkiak, mosaikoa, pinen salmenta etab.

Bestetik, elkartasun ekonomikoaren bidez bildutako dirua zertara bideratuko den gardentasun osoz adieraziko dugu hurrengo egunetan. Eskerrik asko denoi, eta gure elkartasuna oraindik ere herrian falta zaizkigun presoei, eta haien senide eta lagunei.

Eneko Herrian elkartasun taldeko kideak.