Eneko Ibargureni babesa adierazteko agerraldia egingo dute asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Eneko herrian | Politika
2019ko uzt. 5a, 11:48

Irailaren 16an hasiko da presoen elkartasun mugimenduko 47 herritarren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, 11/13 auzia bezala izendatu dena.

Horien artean dago Eneko Ibarguren azpeitiarra, 13 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigor eskaerarekin. Guztira, 601 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko diote 47 euskal herritarrek, zer eta presoen eskubideen alde jarduteagatik. Injustizia hori salatzeko eta Enekori elkartasuna adierazteko, ekimena abiatu dugu Enekoren senideok eta lagunok.

Lehen urratsa agerraldi jendetsu bat egitea izango da. Horregatik, herritar guztiok gonbidatzen zaituztegu uztailaren 10ean, asteazkena, 19:00etan, Sanagustin Kulturgunera. Bertan, epaiketaren inguruan sakontzeaz gain, argazki bat aterako dugu, Enekori elkartasuna adierazteko eta irailean egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egiteko.

Eneko eta beste 46ak herrian nahi ditugulako! Makro epaiketarik ez!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu