Argi urdinak

Erabiltzailearen aurpegia Eider Agirre 2021ko ots. 4a, 12:00

Eider Agirrek Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean idatzitako iritzi artikulua da honako hau. 

Berdin dio nora begiratzen duzun. Kalera atera orduko ikusten dira argi urdin madarikatuak. Han kotxe bat, hor bestea, eta atzetik furgoneta handia. Eta zerbait mugitzen zaizu barruan. Zer gertatzen da azkenaldian? Asko ugaritu da kontrol soziala: intimidazioak, isunak eta poliziaren presentzia. Kolore guztietako polizien kontrolak edozein bazterretan eta udaltzain “heroiak” pandemiaren izenean herritarrak jazartzen: Azkoiti aldera paseatzera doazen pertsonak isuna jartzearekin mehatxatzen, tabernan araudia betetzen ari direnak jazartzen edo haiei isuna jartzen, Elikagaien Bankuan txanda egiten ari direnak izutzen… Eskerrak haiei. Eta, hori guztia, geratzeko etorri da.

Joan den astean, egunkaria ireki eta mutu gelditu nintzen. Eusko Jaurlaritzak lau milioi euroko gastua egin du Ertzaintzarentzako 53 ibilgailu blindatu erosteko. Dirudienez, pandemia baten erdian, urgentzia gehien duena herritar xehearen gaineko kontrol soziala areagotzea da, eta ez da hain beharrezkoa osasun baliabideetan inbertitzea (test gehiago erostea, ZIU plantak gehitzea edota osasun langile gehiago kontratatzea). Ez gara inozoak, eta horrelako neurriekin argi ikusten da, gizartea birusetik babestu baino, enpresaburuek euren ordena soziala babestu nahi dutela. Krisi honetan gehien axola zaiena ez da zenbat pertsona hiltzen diren edo zenbatekoa den langabezia tasa, krisi honetan gu ixilik egotea eta ez kexatzea da nahi dutena; sumina eta egonezin soziala gelditzea, langile antolakuntza politikoa gorpuztu ez dadin.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.