Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduren lokala irekita dago astelehenetik larunbatera, maiatzaren 26a arte

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko mai. 17a, 09:14

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita Foru Ibilbideko 3. zenbakiko lokala. Astearteetan, 10:30etik 12:30era ere bai. Larunbatetan ere goizez irekiko da, 10:30etik 12:30era. Herritarrek aukera izango dute bertan boto-paperak, herri programa edo bestelako aldizkari eta euskarriak jasotzeko. Edozer zalantza argitzeko ere, bertan izango dira EH Bilduko kideak egunero.

EH Bilduk lokala ireki zuen pasa den ostegunean Foru Ibilbideko 3. zenbakian, eta irekita egongo da datorren asteko ostirala artean, hilaren 26a. EH Bilduren kideak bertan izango dira egunero, herritarren zalantzei eta beharrei erantzuteko: maiatzaren 28rako boto paperak, herri programa, aldizkariak... edozein euskarri jaso ditzakete bertan. Horrez gain, edozer galderari erantzuteko prest izango dira.

Honako hau da ordutegia:

  • Astelehena: 18:00-20:00.
  • Asteartea: 10:30-12:30 eta 18:00-20:00.
  • Asteazkena: 18:00-20:00.
  • Osteguna: 18:00-20:00.
  • Ostirala: 18:00-20:00.
  • Larunbata: 10:30-12:30.

Korreo bidezko botoa eskatzeko azken eguna, bihar

Bihar, osteguna, da korreo bidezko botoa eskatzeko azken eguna. Horretarako, Correoseko bulegora joanda edo webgunearen bidez egin behar da eskaera. Ondoren, hilaren 21a artean izango dute herritarrek aukera botoa emateko. Horretarako beharrezko jarraibideak ere eskainiko dira EH Bilduren lokalean.