Ikusgai dago energia trantsiziorako estrategiaren aurkezpen hitzaldia, osorik

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2022ko abe. 27a, 10:46

Abenduaren 20ak Mikel Oterok eta Pello Otxandianok Sanagustin kulturgunean eskainitako hitzaldia osorik ikus daiteke sarean.

EH Bildu koalizioak Euskal Herrirako energia trantsiziorako estrategia proposamena aurkeztu zuen azaroan, eta estrategia hori azaltzeko hitzaldia eskaini zuten hilaren 20an, Sanagustin kulturgunean, Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak eta Mikel Otero trantsizio ekologikorako idazkariak. Aurkezpena osorik jarri dute ikusgai, sarean.