Agintaldi erdiko lanak zein aurrera begirakoak aztertzeko batzar irekia egingo du bihar Azpeitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2021ko eka. 14a, 11:24

Azpeitiko EH Bilduk batzar irekia egingo du bihar, asteartea, 19:00etatik 20:30era, Basazabal jauregian. Agintaldi erdira iritsita, oinarriekin konpartitu nahi du eginiko lanaren balorazioa eta aurrera begirako proiektuen inguruko ikuspegia.

Azpeitiko EH Bilduk batzar irekia egingo du bihar, asteartea, 19:00etatik 20:30era, Basazabal jauregian. Bi urte pasatu dira azken udal hauteskundeetatik, eta agintaldiaren erdira iritsi gara dagoeneko. Hori dela eta, ikasturte bukaerarekin batera, eginiko lana baloratzeko eta aurrera begirakoei heltzeko garaia da.

Biharko batzarraren helburua da 2019an aurkeztu zen herri programaren betetze-maila aztertzea, eta aurrera begirako proiektuen inguruko azalpenak ematea. Agintaldi hau, gainera, ezohikoa izaten ari da, pandemiak eraginda. Hori ere kontuan izanda, EH Bilduren oinarriek orain artean eginiko lanaz eta egiteko dagoenaz duten ikuspuntua jaso nahi da, balorazio bat egiteko eta ekarpenak zein hobetzekoak jasotzeko.

Herritar ugarik parte hartu zuen 2019an azpeitiarrentzat herri programa osatzeko egin zen batzar irekian zein ondorengo lan saioetan. Bi urte pasatu dira ordutik, eta komenigarria iruditzen zaigu, arnasa bat hartu, eta berriro ere atzera zein aurrera begirakoei so egitea. Hori dela eta, batzar ireki honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu azpeitiarrak.