Herri batzarra egingo du bihar Azpeitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2019ko urr. 29a, 14:24

Bihar, asteazkena, izango da batzarra, 19:00etatik 20:00etara, Sindikatu Zaharrean. Ikasturtea hasi denetik udal taldeak zein herriko egiturak eginiko hausnarketez eta aurrera begirako planteamenduaz hitz egingo da batzarrean.

Azpeitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara, Sindikatu Zaharrean. Ikasturtea hasi denetik udal taldeak zein herriko egiturak eginiko hausnarketez eta aurrera begirako planteamenduaz hitz egingo da batzarrean. Horretarako, bi puntu nagusi finkatu dira: 

- Udalgintza herrigilea. Onintze Oleaga EH Bilduko kideak azalduko du.

- Ikasturteko erronkak. Udal taldeko zein herri egiturako ordezkariek azalduko dute.

EH Bilduk batzarrean parte hartzera deitu ditu bere oinarriak. Ikasturte hau ilusioz hasi dugu, eta beharrezkoa ikusten dugu herritarrekin gure asmoak zein bideorria partekatzea.