EH Bilduk batzarra egingo du bihar, datozen urteetako lan ildoei eta antolaketari begira

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2019ko eka. 11a, 13:51

Batzarra 19:00etatik 20:30era izango da batzarra, Baigera aretoan. Besteak beste, hauteskundeen balorazioa, aurrera begirako erronkak eta udal talde berriaren osaketa izango ditu EH Bilduk hizpide.

Behin udal, foru eta Europako parlamentuko hauteskundeak igarota, batzarra egingo dugu bihar, asteazkena, 19:00etatik 20:30era, Baigera aretoan. EH Bilduko oinarriei dei egiten diegu batzarrean parte hartzera.

Batzarrean, honako gai hauek landuko dira:

  • Hauteskudeetako balorazioa.
  • Aurrera begirako erronkak, lan ildoak eta antolamendua.
  • Udal talde berriaren osaketa eta funtzio banaketa.