Hainbat gaztek argazkia atera dute, EH Bilduri babesa adierazteko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 17a, 11:20
Gazteak dira Azpeitiaren oraina eta etorkizuna. Herriak etorkizun oparoa izan dezan, beharrezkoa da gazteei herrian duintasunez bizitzeko eta lan egiteko aukerak eskaintzea. Beharrezkoa da baliabideak gazteen esku jartzea, herrian parte har dezaten. Azpeitiaren zati aktiboa izan behar dute gazteek. Hori argi du EH Bilduk, eta bide horretan sakondu nahi du. Hori dela eta, hainbat gaztek EH Bilduren aldeko hautua egingo dute maiatzaren 26an, eta hala adierazi zuten atzo, osteguna, plazan ateratako argazkiarekin. Argazkia atzeratzearekin batera, honako testua irakurri zuten:\ \ \"Gazteok gara herri honen oraina eta etorkizuna. Argi dugu geuk izan behar dugula gure etorkizuna erabaki eta eraiki behar dugunak. Azken urteetan Azpeitian aurrerapauso nabarmenak eman dira, baina oraindik asko dugu egiteko\".\ \ Azpeitian bizi eta lan egin nahi dugu. Horretarako,\ prekarietatea gainditu eta lan baldintza duinak exijitzen ditugu. Baita gazteon beharrei erantzungo dien etxebizitza politika ere. \ \ Herri eraikuntzan parte aktibo izan nahi dugu. Feminista izango den herri bat eraikitzeko. Ingurumena kontuan hartzen duen herri bat defendatzeko. Euskaraz bizitzen jarraitu nahi dugulako. Politika ezkertiarretan pausoak ematen aurrera goazelako. Preso eta iheslaririk gabeko herri bat amesten dugulako eta Euskal Errepublikan sinesten dugulako, guk oso garbi dugu; datorren maiatzaren 26an asko dugu jokoan EHBildu bozkatuko