Udal eta foru hauteskundeak 2019

EH Bilduren bilgunea irekita egongo da gaurtik, korreo bidezko botorako eta zalantzak argitzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2019ko mai. 10a, 14:24

Herritarrei korreo bidezko botoa emateko izapideekin laguntzeko eta bestelako zalantzak argitzeko, irekita egongo da EH Bilduren bilgunea gaurtik, ostirala, hilaren 24a arte. Erdikaleko 2. zenbakian ireki genuen bilgunea, herritarrengandik gertu egoteko asmoz. Hori dela eta, azpeitiarrei dei egiten diegu, edozer zalantza edo ekarpen izanez gero, gugana gerturatzera.

Honakoak dira lokaleko egutegia eta ordutegiak:

  • Astelehenak: 17:30-20:00.
  • Astearteak: 11:00-13:00 eta 17:30-20:00.
  • Asteazkenak: 17:30-20:00.
  • Ostegunak: 17:30-20:00.
  • Ostiralak: 17:30-20:00.
  • Zapatua: 11:00-13:30.