Nagore Alkorta alkategaia eta zerrendakideak hobeto ezagutzeko aldizkaria banatzen hasiko gara gaur, etxez etxe

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | Politika
2019ko mai. 2a, 10:11

Nagore Alkorta alkategaia eta udal hauteskundeetarako gainontzeko hautagaiak ezagutarazteko aldizkaria banatuko dugu gaur, osteguna, hasita, etxez etxe. Aldizkarian alkategaiari eginiko elkarrizketa sakona izango dugu irakurgai, Azpeitiko egoeraz, beharrez, lehentasunez eta aurrera begira egin beharrekoez. Horrez gain, hautagaien curriculum laburrak eta EH Bilduren lan-filosofiaren zein konpromisoen zertzeladak jasoko dituzte herritarrek etxean.

Apirilaren 4an aurkeztu zuen Nagore Alkorta alkategaiak EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrenda. Orduan adierazi zuen bezala, talde "orekatua" eta "sendoa" osatu du EH Bilduk, "esperientzia" eta "ilusioa" uztartzen dituena. Alkortaren arabera, taldea "berme bat" da "Azpeitia hobetzeko bidean jauzi bat" emateko.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu