EH Bilduren bilgunearen irekiera izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 10a, 14:43
EH Bilduren bilgunearen irekiera izango dugu bihar, osteguna, 19:30ean. Erdikaleko 2. zenbakian egokitu dugu gure txokoa, hauteskundeen lanketarekin jarraitzeko eta herritarrekin harremanetan egoteko. \ \ Hemendik aurrera, gure oinarrien bilgunea izango da, eta herritar guztiei irekita egongo da. Gorka Elejabarrieta Espainiako Senaturako hautagaia eta Nagore Alkorta alkategaia izango dira gurekin biharkoan. Herritarrak gonbidatu nahi ditugu hitzordura, guztientzat egongo delako mokadutxoa eta edateko zerbait.