Gaur hasiko dira herri programa osatzeko arloz arloko bilerak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2019ko api. 8a, 10:59

Euskarakoa eta ingurumenekoa izango dira lehenak, Sindikatu Zaharreko gela banetan egingo dira, 18:00etan hasita. Egun berean bi bilera dauden kasuetan, gela bakoitzean bilera bat egingo da, dagokien arduradunekin.

Gaur, astelehena, hasiko dira udal hauteskundeetara begira herri programa osatzeko bilerak. Euskarakoa eta ingurumenekoa izango dira lehenak, Sindikatu Zaharreko gela banetan egingo dira, 18:00etan hasita. Zugandik hasita, herria egiten galdetegiekin eman zitzaion hasiera urtarrilean herri programa osatzeko erronkari. Ordutik, datuak bildu, udalaren lanaren balantzea egin, erronkak marraztu eta herritarrekin konpartitu duitugu, otsailaren 16an egin genuen batzar irekian eta etxez etxe banatu dugun aldizkarian.

Horrez gain, herriko eragileekin bilerak egiten ari gara; eta, bukatzeko, arloz arlokako bilerak egingo ditugu, datorren astean zehar. Bilera horietan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu herritarrei, beraien ekarpenak behar-beharrezkoak direlako programa borobiltzeko, eta Azpeitiari begira jartzeko. Bilera guztiak Sindikatu Zaharrean izango dira, 18:00etan hasita. Egun berean bi bilera dauden kasuetan, gela bakoitzean bilera bat egingo da, dagokien arduradunekin.

Honako hauek dira gaiak eta datak:

  • Apirilak 8, astelehena: Euskara eta ingurumena.
  • Apirilak 9, asteartea: Hirigintza-etxebizitza eta hezkuntza.
  • Apirilak 10, asteazkena: Parekidetasuna eta kultura.
  • Apirilak 11, osteguna: Gizarte beharrak.