Batzar jendetsuarekin ekin dio Azpeitiko EH Bilduk herri programaren osaketari

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 18a, 18:10
Udal hauteskundeetara begira, herri programaren abiapuntua izan zen joan den larunbateko batzarra. Ehun herritar inguruk parte hartu zuten bertan, eta programa osatzeko oinarriak sendo jarri genituen. Herri programa osatzeko metodologia eta filosofia aurkeztu ziren, eta proiektu zehatzen gainean hizketan jardun genuen. Batzarrean izan ziren ehun herritar inguruk beraien ekarpenak egin zituzten, eta dagoeneko programari itxura ematen ari gara. \ \ Dena den, lan asko dugu oraindik egiteko eta datozen asteetan bi metodoren bidez jarraituko dugu informazioa biltzen. Batetik, eragileekin bilerak egingo ditugu; eta, bestetik, arloz arloko bilerak egingo dira. Datozen egunetan izango duzue egutegiaren berri.\ \ Zapatuko batzarra indarrak hartzeko aukera aparta izan zen, eta lanean jarraitzeko gogoa piztu zigun. 'Zugandik hasita, herria egiten' jarraitzeko, ahalik eta herritar gehienen iritziekin osatutako programa egin nahi dugu. Inkestak izan ziren lehen pausoa, joan den asteko batzar irekia bigarrena, eta parte hartzeko ariketekin jarraituko dugu, programa borobildu artean.