Udal hauteskundeei begira, batzar irekia egingo du EH Bilduk zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | Politika
2019ko ots. 14a, 13:06

Batzarra 10:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean. Bertan, azken urteetako balantzea eta aurrera begirako asmoak izango dira hizpide.

Batzar irekia egingo dugu datorren zapatuan, hilak 16, Sanagustin kulturgunean. 10:00etatik 12:00etara izango da hitzordua. Ilusio handiz begiratzen diegu maiatzeko hauteskundeei, baina badakigu lan handia dugula egiteko. Horregatik, guztion beharra izango dugu, erronka honi indar handiz heldu nahi diogulako.

Azken urteetako balantzea eta aurrera begirakoak izango ditugu mintzagai, eta esan gabe doa, denon artean ikuspegi hobea izango dugula. Beraz, gonbidatuta zaude zapatuko batzarrera, kafearekin eta pastekin bilduko gara.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu