Ikasturteko azken batzar irekia egingo du EH Bilduk gaur

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2018ko uzt. 5a, 15:05

19:00etatik 20:30era bitartean izango da batzarra, Baigeran. EH Bilduren posizionamendu politikoa, ikasturtearen balantzea eta 2019ko udal hauteskundeak izango dituzte hizketarako gai.

Ikasturtea borobiltzeko asmoarekin, uda aurreko azken batzar irekia egingo dugu gaur, asteazkena, Baigera aretoan, 19:00etatik 20:30era bitartean. Uztailean sartu berri gara, eta azken batzar hau garrantzitsua da, irailetik aurrera gogoz eta indarrez buelta gaitezen. Datorren ikasturtean erronka handiak ditugu, beraz, azken hilabeteen irakurketa egiteaz gain, aurrera begira ere jarri nahi dugu. Gai hauek landuko ditugu batzarrean:

  • EH Bilduren posizionamendu politikoa.
  • Ikasturtearen balantzea.
  • 2019ko udal hauteskundeak.

Bukaera on bat eman diezaiogun ikasturte politikoari, hasiera hobea izan dadin.