EH Bildu Azpeitian egiten ari den prozesua babestu dute hautagai ohiek

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2017ko eka. 7a, 16:58
2011ko eta 2015eko udal hauteskundeetako Bilduren eta EH Bilduren hautagai ohiek EH Bildu Azpeitian egiten ari den prozesua babestu dute. Herrian abiarazi duten proiektuarekin, pertsonak politikaren erdigunean jarri nahi ditu EH Bilduk, parte hartzeko eremuak eskainita. Horretarako, talde bat ari da urte hasieratik lanean, eta EH Bilduren proiektuarekin bat egiten duten pertsonen ekarpenak kontuan izanda, antolatzeko eta iritziak konpartitzeko modu berriak pentsatzen ari dira. Bildu eta EH Bildu koalizioen zerrendakide izan diren pertsonek bat egiten dute filosofia horrekin.\ \ Ostiralean, ekainaren 9an, orain arte eginiko lanaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Sanagustin kulturgunean. Bertan izango da Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramailea ere. Mugarri bat izango da ostiraleko hitzordua, antolatzeko modu berriak eta filosofia parte-hartzaile bat aurkeztuko direlako. Dena den, ostiraletik aurrera hasiko da benetako lana eta aldaketa. Ondoren, luntxa egongo da guztientzat.\