Lokal berria inauguratu eta batzar irekia egingo du Azpeitiko EH Bilduk irailaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko abu. 30a, 12:45

Egoitza berria Goiko Kaleko 16. zenbakian zabalduko dute, Egaña gozotegiaren alboan. 

Batzarra eta inaugurazioaren ondoren, mokadutxoa egingo da; eta herritar oro dago bertara gonbidatuta.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak direla eta, Azpeitiko EH Bilduk lehen batzar irekia egingo du ostegunean, irailak 1, 19:00etan. Eta, bide batez,  hauteskundeetarako erabiliko duen egoitza berria inauguratuko du. Lokala Goiko Kaleko 16. zenbakian dago, Egaña gozotegiaren ondoan. 

Egoitza berria Azpeitiko EH Bilduk hauteskundeei begira egingo dituen ekintza guztietarako erabili nahi da; baita herritarrei informazioa emateko, eta eurekin hitz egiteko ere. Aurki emango da egutegiaren eta ordutegiaren berri. 

Batzarrean, EH Bilduren egoera eta herritik egin beharreko lanak izango dira hizpide. Lokalaren inaugurazioa eta batzarraren ondoren, mokadutxoa egingo da bertan; eta herritar oro dago bertara gonbidatuta.