Udal gobernua osatzen duten EH Bilduko zinegotziek bat egin dute Sarek deitutako deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko urt. 8a, 12:00
Euskal Presoen eskubideak urratuak izaten jarraitzen duten honetan ordezkari politikoak izatearen arduratik honakoa adierazi nahi dugu:\ \ Egun 3 azpeitiar eta ehundaka Euskal Herritar aurkitzen dira Frantziako eta Espainiako espetxeetan, eta bisitara doazen senide eta lagunek milaka eta milaka kilometro egin beharra izaten dute astero. Sakabanaketak eta urruntzeak presoen eta bere senide eta lagunen giza-eskubideak urratzen ditu. Bakean eta elkarbizitza demokratikoan sakondu nahi bada, ezinbestekoa da herritar guztien eskubide guztiak errespetatzea, presoenak ere bai.\ \ Euskal Presoak baldintzarik gabe Euskal Herriratuak izan behar dute. Gaixotasun larriarekin espetxeratuak jarraitzen duten 12 presoak lehenbailen kaleratuak izan behar dute.\ \ Bakean, elkarbizitzan eta irizpide demokratikoetan sinesten duen edozein orok ezin du onartu horrelakorik gertatzea bere gizartean. \ \ Demokraziagatik, bakeagatik, elkarbizitzagatik eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuagatik, bihar, urtarrilak 9, Bilboko eta Baionako kaleetan izango gara EH Bilduko kideok, eta printzipio horietan sinesten duten azpeitiar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu.\ \ Mugitu ditzagun harriak! \ \ Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.