Indarkeria matxistari zero tolerantzia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko urr. 7a, 11:25
Erandion izandako erailketa gogoan, doakie bere senide eta lagunei gure elkartasunik beroena.\ \ Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Emakumeen erailketak izebergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena. Feminismoak irakatsi zigun pertsonala politikoa dela eta, horrenbestez, ez dela esparru pribatuari dagokion arazoa. Arazo kolektiboa da eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea.\ \ Zoritxarrez, beste behin, kalera irteteko deia egin beharrean gaude. Eraso hau salatzeko Bilgune Feministak antolatutako kontzentrazioan parte hartu dezagun! Gaur arratsaldeko 19etan Plazan elkar ikusiko dugu.