Biharkoan dagozkigun eskubideak aldarrikatzen kalean egotea dagokigu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko api. 30a, 12:14
Bihar maiatzaren 1a dugu. Langileen Nazioarteko Eguna. Urteetan lortutako eskubideen urraketa inoiz baino nabarmenagoa da 2015eko maiatzaren 1 honetan. \ \ Aldarrikatzen ditugunak ez dira pribilegioak, eskubideak eta duintasuna berreskuratzeaz hitz egiten ari gara. Pobrezia, gosea, prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua da proposatzen duguna. Justizia soziala, eskubidedun kalitatezko enplegua eta dauden beharrei erantzungo dieten zerbitzu sozialak dira gure ereduaren oinarriak. Horren alde egingo dugu lan gure lan esparru guztietan, instituzioetan eta kalean.\ \ Biharkoan kalean egotea dagokigu. Kalean, dagozkigun eskubideak aldarrikatzen. Eta beraz, bihar egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.