34 | SO (Amorante eta Los Sara Fontan)

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2022ko ira. 21a, 13:08

Nahaste-borrastea. Astoaren arrantzak elkarrizketa mozten dizu batzuetan, izorratu beharrean solasaldia aberastuz.

Antzeko zerbait gertatzen da Iban Urizar, Sara Fontán eta Edi Pou –a.k.a. Amorante & Los Sara Fontán– lau horma artean batzen dituzunean. Sartuko dizkizute perkusioak, tronpetak, txintxarriak, soinu testurak, sampler-ak, bibolinak, mugikorreko bideoak... Nahastuko dizkizute bizi gaituen munduaren zaratak, "Maritxu nora zoaz" eta New Orleanseko doinuak. Jerarkiarik gabe, jolasa ardatz hartuta. Sortuko dizute nahaste-borraste handi bat.

Azpeitiko Dinamoan eta Kataluniako Convent-Strava espazioetan egin zuten sormen egonaldi bana, eta Sanagustin kulturgunean aurkeztu ziguten, pasa den maiatzean, nahaste-borraste handi eta zoragarri hau.