25 | Bidegurutzean

Erabiltzailearen aurpegia Dapa 2021ko eka. 21a, 15:46

Deabruari arima musika dohainen truke bidegurutzean saldu ziola dio Galder Izagirre eta konpainiak berreskuratu duten kondairak. Istorioari segika, bele baten begiradatik Sanagustin kulturgunea gurutze bat dela ohartuta, bertarako bidea marraztu zuten, Amorante, Sara Sozaya eta Belako eliza zaharra profanatzen grabatzeko. Gu kameralarien atzean jarri ginen, elizan baimenik gabe konfesioak entzuten zituen haur txikiaren gisan zelatan.