Emakumeen Mundu Martxaren aurkezpena, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2015ko ira. 16a, 09:09
Badator 2015 urtean Mundu osoko talde feministen artean antolatutako Emakumeen Martxa! Bost urtean behin ospatzen dugun ekimen honen aurtengo edizioa Kurdistanen hasi zen martxoaren 6an, eta urriaren 17an Lisboan (Portugal) izango du amaiera ekitaldia. \ \ Bidean, emakumeen karabana irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean Euskal Herrian izango dugu. Eta, nola ez, Urola Kostatik ere bisita egingo digu urriaren 1ean. \ \ Martxaren aldarrikapenak, egitarau zabala, antolaketa... ezagutzeko eta herriko emakumeen ekarpenak jasotzeko, gaur, astelehena, 19:00etan Emakumeen Txokoan elkartuko gara. Animatu Emakumeen Mundu Martxak dakarkiguna ezagutzera!\ \ Azoka Herritik ekimenaren baitan, materiala eta esku-orriekin stand bat egongo da Azpeitiko plazan larunbat arratsaldean. Hurbildu eta ezagutu Emakumeen Mundu Martxa!