Elkarretaratzea egingo dugu ostegunean plazan, Gasteizko hilketa salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bilgune Feminista | Gizartea
2014ko aza. 4a, 16:15

Emakume baten erailketaren berri izan dugu gaur arratsaldean. Gasteizen gertatu da hilketa, eta dagoeneko atxilotuta dago hiltzailea.
Hilketa hauek ez dira gertakari isolatuak, bizi garen jendarte patriarkalean sortu eta garatzen diren botere harremanen ondorio dira. Horregatik, denon esku dago horiekin amaitzeko pausoak ematea eta prebentzioan indarra jartzen hastea. Ez eremu sozio-politikotik soilik, baita bakoitzaren egunerokoan ere.
Bestalde, emakume bat erasotzen dutenean emakume guztioi erasotzen gaituzte. Bat egin dezagun, eta erantzun zein neurri kolektiboak har ditzagun. Horretarako, autodefentsa feministarako deia egin nahi diegu emakume guztiei.

Egoera salatzeko ostegunean egingo dugun elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Plazan izango da ekitaldia, 19:00etan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu